Alvan Clark | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ashfield, 1804ko martxoaren 8a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Cambridge, 1887ko abuztuaren 19a (83 urte) |
Hobiratze lekua | Mount Auburn Cemetery (en) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Leinua | Clark Family (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | astronomoa, margolaria, enpresaburua eta optikaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Alvan Clark (Ashfield, Massachusetts, 1804ko martxoaren 8a - Cambridge, Massachusetts, 1887ko abuztuaren 19a) astronomia zalea ere bazen margolari erretratista bat izan zen. Beranduago, lente astronomikoen eraikitzailea ere izan zen.
Alvan Clark Massachusettsen finkatutako margolari erretratista bat zen, oso astronomia zalea. William Herschelen lanak irakurri ondoren, non ispilu astronomikoak urtu eta tailatzeko bere metodoak deskribatzen zituen, teleskopioentzako lenteak tailatu eta leuntzera zaletu zen.
Inspirazioa eta ezagutza teknikoak behar zituela eta, Harvardeko Behatokiko (Harvard College Observatory) zuzendaria zen William Cranch Bondekin harremanetan jarri zen, bere teleskopiotik begiratzen utz ziezaion: 20 urtez (1847-1867) AEBetako handiena izan zen 38 zentimetroko irekidurako errefraktore akromatiko bat. Teleskopio hori Europan eraiki zuen Municheko "Merz eta Mahler" alemaniar konpainiak, beste teleskopio garrantzitsu batzuk ere eraiki zituzten optikari ospetsuak zirenak. Clarkek teleskopiotik begiratu zuen, bere instalakuntza eta optika aztertu zituen eta hobetuak izan zitezkeen akats txiki batzuk aurkitu zizkion.
Aurkikuntza txiki honek animatuta, bere margolaritza tailerra itxi zuen eta lenteak tailatu eta leuntzearen arte zaila ikastera dedikatu zen. Saiakera asko, porrot, aurrerapen txiki eta arrakasta nabarmenen ondoren 20 zentimetrorainoko diametroa zuten kalitate bikaineko lenteak eraiki ahal izan zituen, beranduago, sekula eraikitako lente akromatikorik handiena eraikitzera iritsiz, 102 zentimetrokoa, Yerkes Behatokiko teleskopioan instalatua izan zena.
Salmentarako dohairik ez zuenez, ezin izan zuen estatubatuar edo europar erakunde bakar bat bera ere bere objektiboak kalitate optiko bikainekoak zirela konbentzitu ahal izan, horren ondorioz, horiekin zehaztasunezko behaketa astronomikoak egitera dedikatu zelarik.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alvan Clark |